2022ko Frantziako Hauteskunde Legegileak

Infotaula eleccions2022ko Frantziako Hauteskunde Legegileak
Gertaera-data2022ko ekainaren 12a, Frantziako hauteskunde legegileen lehen itzulia, 2022
2022ko ekainaren 19a, Frantziako hauteskunde legegileen bigarren itzulia, 2022
MotaFrantziako hauteskunde legegileak
Hautatu duen karguaFrantziako Nazio Biltzarreko kidea. Izendapenaren iraupena: 5 urte
Lehen itzuli Edit the value on Wikidata
Hauteslego48.953.748 Edit the value on Wikidata
23.256.207
   47.51٪
Ehuneko-puntu 1.19
Baliozko boto kopurua22.744.708    Boto zuri kopurua 362.193   Baliogabeko boto kopurua 149.306
Bigarren itzuli Edit the value on Wikidata
Hauteslego48.589.606 Edit the value on Wikidata
22.464.299
   46.23٪
Ehuneko-puntu 3.59
Baliozko boto kopurua20.747.083    Boto zuri kopurua 1.239.928   Baliogabeko boto kopurua 477.288
Hauteskunde emaitza Edit the value on Wikidata Edit the value on Wikidata
<1
2>
NUPES  — Jean-Luc Mélenchon
1
5.949.119   26.16٪
2
6.555.984   31.6٪
<1
2>
Elkarrekin  — Richard Ferrand
1
5.869.248   25.8٪
2
8.002.407   38.57٪

 ← 2017Frantzia 2024  → 

2022ko Frantziako hauteskunde legegileen lehen eta bigarren itzuliak ekainaren 12an eta 19an izan ziren hurrenez hurren, Frantziako Bosgarren Errepublikaren Nazio Biltzarraren XVI. legealdirako 577 hautetsiak aukeratzeko.

Hauteskunde legegile hauek urte bereko apirilean izandako hauteskunde presidentzialen ondoren izan ziren, zeinetan Emmanuel Macronek Frantziako presidente kargua berretsi zuen Marine Le Pen ultraeskuindarraren aurka. Jean-Luc Mélenchon Frantzia Intsumisoaren hautagaia Le Penengandik gertu geratu zen lehen itzulian.

Bigarren itzulitik kanpo geratu ondoren, Mélenchonek "lehen ministro izendatzea" eskatu zion hauteslegoari, eta kohabitazioa lortzea ezarri zuen helburu gisa. Hauteskunde presidentzialen ondorengo asteetan, Herri Batasun Ekologiko eta Sozial Berria (NUPES) koalizioa sortzeko negoziazioak abiarazi zituen gainerako alderdi ezkertiar nagusiekin: Europa Ekologia-Berdeak, Frantziako Alderdi Komunista eta Alderdi Sozialista. Nazio Biltzarrean Macron sostengatzen zuten alderdiek (Errepublika Martxan, Mugimendu Demokrata, Agir eta Horizons) koalizio bat osatu zuten ere, Elkarrekin deitua.

Lehen itzulian, abstentzioa inoizko altuena izan zen (%52,5), eta NUPES eta Elkarrekin koalizioek berdindu egin zuten. Biak elkarrengandik hain hurbil zeuden, polemika piztu zela emaitzen inguruan. Izan ere, Barne Ministerioaren emaitzetan NUPESen hautagai gutxi batzuk independente gisa ageri ziren, eta ondorioz iturriaren arabera NUPESek ala Elkarrekin-ek irabazi zuen lehen itzulia. Abstentzioa are altuagoa izan zen bigarren itzulian (%53,8), baina 2017ko hauteskundeekin alderatuta jaitsi egin zen. Ensemble koalizioak eskuratu zituen berriz ere eserleku gehien (246), baina hauteskundeen aurretik zeukan gehiengo osoa galdu zuen. NUPES ezkerreko koalizioa izan zen bigarren indarra 142 eserlekurekin, haren ordezkaritza bikoiztuz; eta Bilgune Nazionalak (Fronte Nazional ohia) izugarrizko emaitza lortu zuen, eta 8 hautetsi izatetik 89 izatera igaro zen, eskuin-muturrak Nazio Biltzarrean inoiz lortutako ordezkaritzarik handiena. Errepublikanoek eta Demokrata eta Independenteen Batasunak osatutako koalizioak zeuzkan eserlekuen erdia galdu eta 64 hautetsi lortu zituen, oposizioko hirugarren indarra bihurtuta.

1988ko hauteskundeetatik lehenengo aldiz, presidentearen alderdiak ez zuen gehiengo osoa bereganatu. Politika adituen iritziz, emaitza hauek Emmanuel Macronen aurkako bozka adierazten dute, eta ezegonkortasun politikoaren eta instituzioen blokeoaren arriskua ekartzen dute, Biltzarrako indarrak oso polarizatuak eta zatituak baitaude, akordioetarako beta mugatuz.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy